Bizi dugun ingurumen krisia argia da. Gizakiaren etorkizuna kolokan dago. Gure osasuna eta ongizatea ingurumenaren menpe daude erabat, eta azken 50 urteotan inoiz ez bezala ari gara suntsitzen. (Iturria: Informe Planeta Vivo 2020 WWF) :
- Gure planetaren baliabide energetikoen %90a ustiatu dugu
- Ornodunen %68a desagerrarazi ditugu
- Gune basatien %90a suntsitu dugu
- Planetaren tenperatura inoiz baino azkarrago igo dugu
Zientzialariek Gizateriari egindako Bigarren Abisuaren arabera, “egungo bizi ohiturek gure espeziearen porrotera garamatzate”, ( Iturria: “World Scientists’ Warning to Humanity: a second notice” by Ripple et. al. (2017)) eta 10 urte baino gutxiago geratzen zaizkigu itzulerarik gabeko egoerara iristeko (Iturria: IPCC).
Larrialdi-egoeran gaude, orain da jarduteko unea, ekintzetara jotzeko garaia da.