Hiru lan ildo nagusitan banatzen dira Ekopatruilek garatzen dituzten jarduera komunak. Komunitate bakoitzak bere beharretara egokitu eta gauzatzen dituenak.
1.-NATUR ESPERIENTZIAK: Natura-ingurunearen kontserbazioa eta zaintza sustatzera bideratutako jarduerak. Hona hemen ildo horretako jardueren adibide batzuk:
- Naturarekiko miresmena eta maitasuna lantzeko jarduerak
- Zuhaitz landaketak, landare-animalien inbentarioak, komunitateko baratza…
- Kontserbazio eremuak babesteko ekimenak (ezagutzera irteera…)
- Herritar zientzia egiteko jarduerak ( landareak eta animaliak ezagutu…)
- Naturaren inguruko interesa eta kuriositatea pizteko jarduerak
- Ingurune naturalean arreta jartzen ikasteko jarduerak (arnastea…)
- Naturan esperientzia zuzena bizitzeko jarduerak (basoan murgildu, sentitu natura…)
- Naturaren inguruko inspirazioa eta hausnarketak elkarbanatzeko jarduerak (zuhaitz baten bizitza dokumentatu…)
2.-OHITURA JASANGARRIAK: Egunerokoan ohitura jasangarriagoetara aldatzen ikasteko hezkuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak:
Hona hemen ildo honetako jardueren adibide batzuk:
- Bertako ekoizleen produktuak aldarrikatzeko ekimenak (azoka, ekoizleei bisitak…)
- Zure egunerokotasunean dituzun ohitura jasangarriak ezagutzeko jarduerak (hausnarketak…)
- Etxeko elikagaiekin jakiak egiteko ideiak elkarbanatzeko solasaldiak
- Etxeko kosmetika egiteko jarduerak (tailerrak…)
- Arropak berrerabiltzeko jarduerak (elkarguneak jarri…)
3.- ALDARRIKAPENAK: Tokiko ingurumen-arazoak identifikatzeko eta konponbide komunak lantzeko jarduerak.
Hemen jarduerak gauzatzeko adibide batzuk:
- Garbiketak: ibaian, basoan, errepide inguruetan…
- Herri mailako ingurumen arazoak identifikatzeko eta eragileen arteko konponbideak sustatzeko jarduerak (hausnarketak…)
- Mahai inguruak, ikerketak, hausnarketak, publikazioak
- Arte adierazpideak plazaratu (antzerkiak, instalazioak, performanceak…).
Ekopatruilek lan ildo hauek garatzeko MATEReko lan taldeak garatutako hainbat jardueren metodologia eta plangintzen azalpenak dituzte eta baita MATER taldearen aholkularitza eta laguntza jarraia ere. Proposatzen diren jarduera hauetako batzuk komunak dira, hau da, ekopatruila aktibo guztietan egiten dira, benetan funtzionatzen dutela ebaluatu ahal izateko. Jarduera hauen helburua azken finean komunitatearen ingurumen kontzientziazio eta jarrera aldaketak benetan bultzatzen dituztela ziurtatzea baita.