ZERGATIK?

Gizakiaren etorkizuna kolonkan dago. Gure osasuna eta ongizatea ingurumenaren menpe daude erabat, eta azken 50 urteotan inoiz ez bezala ari gara suntsitzen. (Iturria: Informe Planeta Vivo 2020 WWF) :

  • Gure planetaren baliabide energetikoen %90a ustiatu dugu
  • Ornodunen %68a desagerrarazi ditugu
  • Gune basatien %90a suntsitu dugu 
  • Planetaren tenperatura inoiz baino azkarrago igo dugu 

Zientzialariak Gizateriari egindako Bigarren Abisuaren arabera, “egungo bizi ohiturek gure espeziearen porrotera garamatzate”, ( Iturria:  “World Scientists’ Warning to Humanity: a second notice” by Ripple et. al. (2017)) eta 10 urte baino gutxiago geratzen zaizkigu itzulerarik gabeko egoerara iristeko (Iturria: IPCC).

Larrialdi-egoeran gaude, orain da jarduteko unea, ekintzetara jotzeko garaia da.