EKOPATRUILAK 2021/22

Ingurumen sentsibilizazioari buruzko ekintzak gauzatzeko doako formakuntza saioak. Herritarrek bultzatutako proposamenen bidez komunitate jasangarriago bat egin daitekela sinesten dutenei zuzenduta dago.

MATER ETA EKOPATRUILA SAREA

MATER ingurumen hezkuntzako zentro berritzailea da. Itsasertzeko eta itsasoko ingurumena ezagutzeko, maitatzeko eta babesteko Ontzi Museo Ekoaktiboa. Ingurumenarekin errespetuzko bizi ereduak bultzatzeko xedea duena.

Ekopatruila sarea ingurumenarekin zein hurrengo belaunaldiaren etorkizunarekin kezkatuta eta konprometituta dauden herritarrek bultzatutako mugimendua da.

Sare honen helburua da komunitateetatik eta komunitateentzat jarduera erregularrak sortzen eta eskaintzen laguntzea, gure ohitura suntsitzaileak ohitura jasangarriagoetara modu atsegin eta eskuragarrian aldatzen laguntzeko.

HELBURUAK ETA EDUKIA

EKOPATRUILAK ikastaroak ekopatruila edo tokiko ekintzako talde bat prestatzen   sortzeko aukera ematen du

Proposamenaren xedea da ingurunearekin eta komunitatearekin konpromezua duten pertsonak formatzea ohitura jasangarriagoak sustatzeko. Hauek beste komunitate batzuekin sarean egindako ingurumen-hezkuntzako jardueren bidez.

Ikastaroa bi zatitan banatuko da, zati teorikoa eta praktikoa. Biak beharrezkoak ikastaroa osatutzat emateko.

ZATI TEORIKOA

Helburua da gure kontsumitzeko eta ekoizteko moduak duen inpaktuaz dugun ezagutza  eskaintzea. Eta, era berean, gure eta planetaren osasunerako ohitura jasangarrien onurak erakustea.

ZATI PRAKTIKOA

Zati praktiko honen helburua komunitateetan bertan sinergiak eta lankidetzak bilatzea da, tokiko sentsibilizazio-kanpaina bat diseinatuz eta garatuz. Helmuga komunitateko pertsonekin ekintza-talde edo Ekopatruila bat sortzea izanik.

2021/22 DEIALDIA

Materrek sustatuta eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin lankidetzan, EKOPATRUILAK 2021 ikastaroa egiteko doako deialdia ireki da.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik azaroaren 25era arte.

IKASTAROAREN EGUTEGIA

-ZATI TEORIKOA

Aurrez aurre zein online 17:00tatik 19:00tara

  1. Saioa: Bizi dugun krisi ekologikoaren isla da itsasoa: Itsas Zaborra – 2021/11/29
  2. Saioa: Ekintzara igarotzera galarazten diguten mugei ekiten – 2021/11/30
  3. Saioa: Aldaketarako tresnak: Gure kontsumoaren indarra – 2021/12/01
  4. Saioa: Komunitatearen garapenerako proposamen gisa Ekopatruilak – 2021/12/02
  5. Saioa: Talde-dinamikak egingo diren topaketak – 2021/12/05 (11:00 tatik 13:00 tara)

-ZATI PRAKTIKOA

2022ko otsailean 5 saio. Datak eta ordutegiak taldearen beharren arabera zehaztuko dira.

PARTE-HARTZAILEAK

  • Pertsona mugitua eta ingurumenarekin eta komunitatearekin konprometitua
  • Ez da beharrezkoa aldez aurreko prestakuntza
  • Alderdi teorikoa eta praktikoa egiteko konpromezua.

Eman izena edo galdeiguzu…

ekopatruilak@mater.eus
www.ekopatruilak.mater.eus
+(34) 619 814 225